Ekintzaileak - Enpresa proiektua aurrera eramateko Laguntza eta Aholkularitza

Ekintzaileak

Enpresa proiektua aurrera eramateko Laguntza eta Aholkularitza

Ekintzaileei Aholkularitza eta laguntza

ENPRESA ERATZEAK ETA AUTONOMOEN ALTAK
Jarduera enpresarial edo profesional autonomo bat bururatzen zaigunean, aspektu fiskal, laboral eta juridikoak hartu behar dira kontutan, hauek, sozioen erantzukizunean, zergetan, zure langileekin erlazioan eta eragin handia dutelako, horregatik garrantzi handia dauka proiektu berri bakoitza aztertzea eta zein figura juridikoa hoberen egokitzen zaion erabakitzea. Kontatu iezaguzu zure proiektua eta forma juridiko egokiena zein den aholkatuko dizugu.

ERATZE TRAMITEAK
Zure negozioa martxan jartzeko tramite guztiak egiten ditugu, hala nola, autonomoen alta, estatutuak sortzen ditugu, Notaritzan eta erregistro desberdinetan eskriturak kudeatu eta inskribatu, ogasunean eta segurantza Sozialean altak, langileen kontratazioa, obligazio fiskal eta kontableen azalpena eta abar..

JARRAIPENA
Zure negozioa martxan jarri ondoren, aurrera eramaten laguntzen dizugu, horrela, kontabilitatea, zergak, egoera fiskala aztertu, urteko kontuak egin eta aurkeztu, lan kontratuak eta nominak egin, enpresak behar dituen operazio juridikoak aurrera eraman eta gainontzeko tramiteak

DIRULAGUNTZAK
Zure negoziorako diru laguntzarik badagoen aztertu eta egonik, diru laguntza hori jasotzeko tramitazio guztiaz arduratzen gara. Gure informazioa eguneratzen dugunez, etorkizunean diru laguntzarik sortzen bada informatuko zaitugu.